Ekhi txanpona

 

“Ekhi”ren esanahia antzinako euskaraz “Eguzkia” da, ekhiloreari lotutako ikurra. Ekhiloreak, eguzki tankerako karduak, baserrietako ateetan ipini ohi ziren (eta oraindik ere ipintzen dira) izpiritu txarrak uxatzeko. Hau horrela izanik, harremana ezinhobea da, Ekhiren helburua  bertokoa, herrikoa eta jasangarria dena bultzatzea baita.

IMG_0080Ekhi txanponaren asmoa  norabide horretan aurrera egiten lagunduko gaituen esperientzia izatea da. Euroaren osagarri den elkartrukerako tresna da, Bizkaia osoan erabili daitekeena.

Baina… Zertarako behar da beste moneta bat? Ez al da nahikoa Euroarekin?

Erantzuna, argi eta garbi, ezezkoa da. Gaur egun, hamarretik bederatzi Euro finantza merkatuetan pilatzen dira, “benetazko” ekonomian diru premia larria dagoen bitartean. Arazoaren muina zera da, dirua bere sortzailearen mesederako dela eta, gaur egun, diru gehiena banku pribatuek “hutsetik” sortzen dutela. Bestalde, diruak bitarteko izateari utzi dio, helburu bilakatuz. Azkeneko helburua dirua pilatzea da, trukean interes gehiago eskatu ahal izateko eta diruarekin diru ghiago sortzeko.

Txanpon alternatiboen helburu nagusia egoera honi buelta ematea da, tokian-tokiko esperientziak abian jarriz. Dirua jatorrizko eginkizuna berreskuratu nahi dugu: herritarrentzat eta  ekonomia errealarentzat elkartrukerako tresna baliogarria izatea. Horretarako, gure asmoa dirua beste ondasun fisikoen parera jartzea da. Hau da,  dirua eskuetan behar baino denbora gehiago duenarentzat iraungi dadila. Era honetan dirua esku gutxi batzuetan pilatu dadila ekidingo dugu eta Ekhiak gehiago trukatuko dira dira. Berba gutxitan esanda, moneta burujabetza berreskuratu nahi dugu, herritarrak izan daitezen diruaren agintari eta modu demokratikoan beraren inguruko erabakiak hartzen dituztenak.IMG_0075

Bestalde, Ekhia ezin izango da Bizkaitik kanpo erabili. Honek esan nahi du zirkulazioan dauden Ekhiek ordezkatzen duten aberastasuna ez dela moneta onartzen duten negozioen saretik aterako. Lehen dirua ez bazen finantza merkatuetatik benetazko ekonomiara iragaten, orain aberastasuna gure inguruan geldituko da, saltokien artean mugituz eta finantza merkatuetara ihes egiteko aukera barik.

Hau gutxi balitz, bertoko ekonomia indartzeak ingurumenean ere baditu eragin onuragarriak: Bertoko ekonomia sustatzeak  garraio beharrak gutxitzen ditu eta ekoizpen  eredu ekologikoak sustatzen ditu. Gainera, txanponean parte hartzen duten dendak baloredun komertzioak izango dira eta Ekhifunding-aren bidez auzolana sustatzea ere dakar Ekhi-ak.

Zeintzuk dira Ekhi txanponaren helburuak?

Ondoko taula honetan tokiko txanponaren sortzi helburu  nagusiak aurkezten ditugu:

EKHI-REN HELBURUAK EPE LABURREAN: 3 urte

EPE LUZEAN: 3 urte ondoren

Bertoko ekonomia sustatzea
  • Saltoki herrikoiak ezagutaraztea
  • Txanponean parte hartzen duten dendek bezeroak lehialtzea.
  • Ekhi-an parte hartzen duten denden salmentak handitzea. Honek ez du zertan kontsumismoarekin bat egin.
  • Bertoko ekoizpena sustatzea, saltokiek ekoizleak Ekhi-etan ordaindu ahal izateko.
  • Nekazaritza ekologiko eta bertokoa bultzatzea.
  • Adierazleak: Ekhi-en berrerabilera portentajea.
Ekonomia “erreala” espekulazioaren ordez
  • Banka etikoa sustatu eta ezagutzera ematea.
  • Adierazleak: Fiare-ra Ekhi-ri esker gehitu diren bazkide kopurua. Ekhi txanponak Fiare-n duen kontu korrontearen diru kopurua.
  • Banketxe etikoekin hartarago doazen lankidetza planak martxan jartzea, hala nola, kontu korronteen interesak tokiko txanponean jasotzea.
  • Zergak Ekhi-en bidez ordaintzea
Dirua tresna bezala erabiltzea
  • Adierazlea: Zenbat Ekhi dauden mugimenduan
  • Ekhi unitate batek urtero egiten dituen joan-etorriak neurtzea. Horretarako, Alemanian erabiltzen duten neurketa eredua zein den ikasi behar dugu.
Dirua demokratiko bihurtzea
  • Diru subiranotasuna.
  • Adierazlea: zenbat pertsonek parte hartzen duten asanbladan.
  • Bazterketa egoeran dauden pertsonetara hurbiltzea. Denbora bankuekin harremanetan jarri eta hitzarmenak egin, bi txanpon moten artean zubiak eraikitzeko. Bazterketa egoeran dauden eta zerbitzu emaileak diren pertsonak webgunean azalduz laguntzea.
  • Beharrezkoa etorkinekin kontaktua ezartzea.
Diruaren erabilera arduratsua sustatzea
  • Kontsumitzaile bezala dugun boterearen inguruan pedagogia egin.
  • Adierazlea: kontsumo arduratsuaren inguruan egindako kanpainen haztarna. Ekhi-aren erabiltzaile kopuruaren hazkundea. Sarean parte hartzen duten denden salmenta igoera.
  • Lan egoera kaxkarrak salatzea: kontratu gabekoak, emakume eta gizonen arteko soldata ezberdintasunak eta abar.
  • Pertsonon kontsumo eredua apurka apurka aldatzen joatea.
Auzolana sustatzea
  • Euskara sustatzea: Euskara lehenestea Ekhi elkartearen testuetan.
  • Mugimendu sozial, elkarte eta dendarien arteko sareak sustatzea Ekhifunding-aren bidez.
  • “Ekhi merkatua” sortzea.
  • Denda eta enpresen mapa egin.
  • Musutruk diren zaintza lanak kontuan hartu.
  • Tokiko txanponak auzoetako harremanak saretzen izan dezakeen garrantziaren inguruan hausnartzea. Nola sustatu?
Partehartzaileen artean konpromezu etikoa bultzatzea.
  • Baloreen kuadernoa praktikan jarri
  • Kontsumo arduratsua saritzea Sure plataformarekin bat elkarlanean lan eginez.
  • “Certificados del bien común” deritzoten inguran hausnartu.

 

¿Nola hartzen dira erabakiak?

Ekhi txanpon demokratiko bat da. Honek esan nahi du urtero txanponaren partehartzaile guztiak (erabiltzaile, enpresa eta dendariak) asanbladan bildu eta honen inguruko erabakiak hartuko dituztela, beti ere kontsentsua bilatuz. Urteroko asanbladak hurrengo kurtsorako batzorde iraunkorra aukeratuko du, gutxienez bost pertsonaz osatua.

Bestalde, ez-ohiko asanbladak ospatzeko aukera ere izango da batez ere proiektua hasiberria denean beharrezkoak izango direlarik.

Comments are closed.